• Esanahi poetikoa duten euskarazko hitz-jokoek osatutako mezuak daramatzan elastiko laranja banatu eta zozkatuko du bezeroen artean. Gaur goizean aurkeztu du elastikoa.
  • Urtea amaitu bitartean zer probatan parte hartuko duen azaldu du gaur goizean Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldeak, eta marea laranjaren elastikoak aurkeztu ditu. Haien bidez, marea laranjaren une arrakastatsuenak berpiztu nahi dituzte.
  • Elastikoan, hitz hauek azaltzen dira, besteak beste: bihotz, sorgina, musu-truk, ortzadar, bizilagun, maiteminduta, ilargi, galtzerdi.

Bilbon, 2020ko uztailaren 1ean. Euskadiko udako kolore laranja euskararekin lotutako mezuak lagunduta dator aurten. Euskaltel-Euskadi taldeak urte honetako proben egutegia eta Euskaltelen elastiko laranjaren edizio berria aurkeztu ditu gaur goizean. Elastiko horren bidez, Euskaltel marka Euskadirekin eta euskararekin lotzea da asmoa

Ez da elastiko soil bat; sentimendu bat, giza marearen ilusioa, islatu nahi du” Euskaltelek elastikoaren bidez, nahiz eta, COVID-19ak eraginda, txirrindularitzako egutegian aldaketa ugari egin diren aurten. Zaleek ezingo dituzte bertatik bertara animatu txirrindulariak, baina arnasa emango diete, bertan baleude bezala. Eta ezin da ahaztu udako hainbat festa-ekitalditan izaten dela aukera jantzi hori erabiltzeko. Telekomunikazio-operadorearen eta erabiltzaileen arteko harremanaren erakuslea da, eta aurten, ilusio eta indar handiarekin dator.

 2000. urtean hasi zen Euskaltel bere bezeroen artean Marea Laranjaren elastikoak banatzen, urte hartako Frantziako Tourrean; zehazki, GrandeBoucleko Pirinioetako etapekin batera. Euskaltel Euskadiko txirrindulariak animatzea zen helburua (urte hartan hasi zen taldea nazioarteko hitzordu horretan parte hartzen). Kirol-arlotik kanpora ere zabaldu zen marea hura, eta lotura emozionala bihurtu zen. Marea hori kirolaren esparrutik harago hedatu da, eta, harrezkero, urtero ikus daiteke adin guztietako jendea elastiko laranja jantzita Euskadiko edozein lekutan.

 Aurtengo proben egutegia aurkezten izan diren Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek berek ere, askok behintzat, jantzi izan dute marea laranjaren elastiko laranja haur edo gaztetxo zirela,

txirrindulariak animatzeko. Orain, kolore hori izango dute gidari hemendik aurrera jokatuko dituzten probetan.

Eta orain hasiko da elastikoa bezeroen artean banatzeko Euskaltelen kanpaina ere: milaka elastiko zozkatuko dituzte haien artean.

 Diseinua

Elastikoan, hitz hauek agertzen dira, besteak beste: bihotz, sorgina, musu-truk, ortzadar, bizilagun, maiteminduta, ilargi, galtzerdi... Eta, nolabait, horien alderdi poetikoa azaltzen da elastikoan.

Honela azaldu du Euskalteleko Marketineko zuzendari Koldo Unanuek: “Marea Laranja berriro martxan jarri, berreskuratu eta piztu nahi dugu (inoiz itzali baldin bazen).Eta, horretarako, euskarazko hitz batzuei darien poesia erabili dugu mezuak emateko.

Taldeko presidente Xabier Iturbek mezu hau nabarmendu nahi izan du: “konpromiso sendoa dugu gure hizkuntzarekin, gure herriarekin; beti izan dugu, sortu ginenetik, orain dela 25 urte”.Eta horretan jarraitzen dugu; izan ere, enpresa gisa, gure nortasuna erabat lotua dago gure lurrarekin, herritarrekin, gure erakundeekin, giza kolektiboekin eta euskararekin”.